Posts tagged food

Café Pacifico – Mad Mexican Food in Amsterdam

(4/5)

Amsterdamen pasa genuen bigarren gauean ere trena hartu eta hiriko auzo gorrira habiatu ginen. Hotz zegoen baina ez aurreko gauean beste, -4ºC inguru. Bi gradu epelago bakarrik baina igartzen zen.

Oraingoan nik ez neukan jatetxea aukeratzerik, hala ere nire gustuko aukera egin zuten lagunek, Mexikar bat. Bere izena Café Pacifico eta slogana Mad Mexican Food. Hemen ere aurreko gauean bezala denon artean banatzeko aukera egin genuen eta fajita, burrito, tako eta quesadillak eskatu genituen Corona zerbeza banaz lagunduta.

3_small

Janaria bikaina, soberan eta guzti, tratua ere oso ona eta gainera bigarren garagardoa,  Negra Modelo oraingoan, dohainik atera zitzaigun. Beraz oraingoa ere jatetxe guztiz gomendagarria. Afariaren prezioa 20€ inguru bakoitzak.

Butterfly Thai Café (Amsterdam)

(4/5)

Lana dela eta Amsterdamen egon gara astelehenetik asteazkenera. Bertan ez dugu turismorik egiteko astirik izan, baina afaritarako bentzat kalera irten ahal izan dugu.

Lehen gauean, bileratik irten eta Amsterdam erdira joan ginen. Izugarrizko hotza egiten zuen, -6ºC, eta tren geltokitik atera bezain pronto, ikusi genuen lehen dendara sartu ginen gorro bana erostera. Dena den horrek ez zuen hotza uxatzen beraz jatetxe bat lehenbailehen aurkitzea zen gure asmoa. Jatetxez betetako kale bat aurkitu eta goitik behera denak ikusi ondoren, nire kapritxoz Tailandiar batetan sartu ginen: The Butterfly Thai Café.butterflythaicafe

Aspalditik neukan horrelako batetara joateko gogoa eta bat ikusi nuenean bertara joateko konbentzitu nituen nire lau lagunak. Baina janaria txarra bazegoen, kanalera botako nindutela mehatxatu zuten denek. Erronka onartu eta barrura.  Jatetxeak itxura arraroa zuen. Amsterdameko “Auzo Gorrian” geundela esan behar eta dekorazioak beste era bateko negoziotzat pasa arazi zezakeen lokala, baina menua atean ikustean sartzea erabaki genuen. Dena den beraien webgunera sartzen bazarete argazki kuriosoak aurkituko dituzue.

Zer jan genuen? Denon artean banatzeko janari ezberdinak aukeratu genituen sopa, ahatea, oilasko currya, curry begetariano bat… Menuan, noraino pikatzen zuten markatuta zegoen 3tik 0rainoko  eskala batean. Guk bakoitzetik bana eskatu genuen eta asmatu genuela esan behar, pikanteena ere jateko modukoa zegoen. Beraz, igerian egiteko beharrik ez oraingoz. Zorionez bukaeran ere ez, denon gustukoa izan bait zen afaria. Ondorioa: guztiz gomendagarria. Bina zerbeza gehituz gero,  afariaren prezioa 25€ laguneko.

Oilasko curry errezeta

Osagaiak (4 pertsonentzako)

  • Kilo erdi oilasko bularkia
  • Kipula handi bat
  • Piper berde pare bat (edo handi bat)
  • Berakatza
  • 250 ml esnegain
  • Tomate birrindu (6-7 koilarakada)
  • Curry hautsa (koilarakada bat)
  • Piper hauts beltza
  • Kaiena piper hautsa
  • Olioa
  • Gatza
  • Arroz luzea (Basmati hobe)

Lehengo piperra eta kipula potxatu.Ondoren oilaskoa doratu (ez gehiegi, sikatu ez dadin) berakatzaz batera. Sua jaitsi eta oso suabe jarrita, esnegaina eta tomatea bota. Curry hautsa bota eta baita piper beltza eta kaiena (kontuz azken hauekin!). Gatza ere bai. Irakiten eduki oso su baxuan hiru ordu laurden inguru. Arroza normal egin (berakatzekin nahi izanez gero), pinoiak eta pasak ere bota daitezke.

“Al Natural” – Restaurante vegetariano en Madrid

(4/5)

Restaurante AL NATURAL en pleno centro de Madrid, junto al paseo del prado, ofreciendo una cocina sana y libre de grasas. En un ambiente cálido que que invita a la relajación y al desenfado. Recomendable para cualquiera. Con un precio medio de unos 30€.

http://www.alnatural.biz