Genre: Political thriller
Director: Mike Nichols
Starring: Tom Hanks, Julia Roberts, Philip Seymour Hoffman

(3.5/5)

Charlie Wilson’s War (2007) is a biographical drama film recounting the true story of U.S. Congressman Charlie Wilson (Dem., TX) who partnered with “bare knuckle attitude” CIA operative Gust Avrakotos to launch Operation Cyclone, a program to organize and support the Afghan mujahideen in their resistance to the Soviet occupation of Afghanistan. The film is adapted from George Crile’s 2003 book Charlie Wilson’s War: The Extraordinary Story of the Largest Covert Operation in History. It was nominated for five Golden Globe Awards, including “Best Motion Picture”, but did not win in any category. Philip Seymour Hoffman was nominated for an Academy Award for “Best Supporting Actor”.

Gaur spinning-eko bizikletan egin behar nituen bi ordutan ez aspertzeko pelikula bat ikusi dut: “Charlie Wilson’s War”. 2007 urteko pelikula bat da eta dirudienez Oscarren inguruan ere ibili omen zen wikipediatik atera dudan sinopsian ikusi dezakezuen moduan. Pelikula ona ote zen galdetu nion @lostinweb20-i baina honek ere ikusi gabe zeukan. Dirudienez ez zuen arrakasta handiegirik izan.

“Benetako” gertaeretan oinarritutako filma omen da. EEBB-ek eta Hollywoodek “benetako” hitzarentzat duten ideiaren barruan noski. Bertan sobietarrek Afganistan inbaditu ondoren EEBB-ek talibanei nola lagundu zieten azaltzen da. Batez ere horretarako egindako mugimendu politikoak erakusten dira. Istorioak ez du falta amerikarren kutsu patriotiko merkerik; politiko ustel, putazale eta alkoholiko bat eroi anonimo bihurtzen du. Bere aurka sobietarren krudelkeria amaiezina eta gerra hotza, amerikar aingeruak deabru errusiarren aurka. Onartu beharra daukat ez daukadala orduko gertaerei buruz iritzi propio bat osatzeko beharrezko informaziorik, beraz pelikulak kontatzen duenari buruz nire dudak ditudala besterik ez dut esango. Horregatik, azpian dagoen drama alde batera utziaz, eta hortaz abstraitu ahal izanez gero, filma ongi dagoela esango nuke. Batez ere komedia bat dirudielako askotan. Barre ere eragin dit.Pertsonaia xelebreen (denak) arteko elkarrizketak oso ondo idatziak daude.

Istorioak “benetako” zerbait mantentzen badu, ez du gobernu amerikarra oso leku onean uzten; txapuzero hutsak bezala agertzen dira, gobernukide ustelak, manipulagarriak eta ezgauzak gehienetan. Sobietarrak Afganistanetik bota ondoren, amerikarrek interes guztia galtzen dutelarik (laguntza guztiak moztuaz). Honela herrialde txikitu bat besterik ez zaie geratzen afganiarrei horrek gaur egungo egoeran duen influentziarekin. Hori bentzat kritikatzen du pelikulak. Dena den, sinesgarritasuna falta zaio.

Berediktua: entretenigarria.