Genre: Action/Adventure/Fantasy 3D
Director: James Cameron
Starring: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver, Stephen Lang y Michelle Rodriguez

(5/5)

Avatar is the story of an ex-Marine who finds himself thrust into hostilities on an alien planet filled with exotic life forms. As an Avatar, a human mind in an alien body, he finds himself torn between two worlds, in a desperate fight for his own survival and that of the indigenous people. Photorealistic 3D imagery that will transport the audience into the alien world rich with imaginative vistas, creatures and characters.”

Honen aurretik, beste behin bakarrik ikusi dut 3D-ko film bat; duela 20 urte Parisko La Géode zinema esferikoan. Dokumental bat ikusi genuen, teknologia nahiko esperimentala zen oraindik eta egia esan ez ninduen gehiegi harritu. Pentsatzen nuen ordutik hona 3D teknologiak zerbait aurrera egingo zuela, baina atzo ikusi nuena ez nuen espero eta oso gustuko sorpresa izan zen.

Filma luzea da, hiru ordu izateko hamabost bat minutu falta zaizkio, baina ez nuke esango astunegia egiten denik. Ordu erdi gutxiagorekin ere nahikoa luke ala ere. Egia esan 3D irudiek txundituta edukitzen zaitu film guztian zehar, noizean behin betaurrekoak kendu eta jarriaz diferentzia ikusteko.

Istorioari buruz ez dago gehiegi esan beharrik, erabilitako teknologia da film honetan benetan azpimarratu beharrekoa. Teknologia hau ondo esplotatzen dute paisaia ikaragarriak erakutsiz eta baita akziozko zatietan. Mundu alienigena batetan gertatzen den inbasio komertzial baten aurkako borroka kontatzen da. EEBB-ak Pandora izeneko ilargiko baliabideak esplotatzeko, bertakoen gainetik pasatzeko prest daude. Iraken antzera :-( . Horregatik Na’vi tribuak, bertakoak, beraien mundua salbatzeko gerra egitera behartuta daude. Gerra honetan, lurreko gizaki batzuen laguntza izango dutelarik. Amaiera pozgarriko umeentzako kontu bat. Ez da beste munduko gidoia, baina arreta mantentzea lortzen du.

Kutsu ekologista nabaria du, eta mezu garbia bidaltzen du zentsu honetan. Biolentzia ere ugari, eta hemen mezua ez da horren positiboa nire ustez. Batez ere zenbat aurrek ikusiko duten kontutan izanda.

Laburtuz, teknikoki oso ondo egindako filma eta aukeratutako paisaia eta irudiak izugarri nabarmenak direlarik. 3D-an ikusi beharreko pelikula da dudarik gabe, historiak garrantzi gehiegirik ez duelarik. Hau ote da zineren etorkizuna? Baliteke.