Eguberria bizikletan
Gaur ez naiz oso goiz ibili, baina bai bizikletan bueltatxo bat emateko denboraz. Ikaragarrizko eguraldia egin du gainera. Tenperatura hots xamarra, batez ere erreka inguruko gerizpean, baina eguzkiaren epelaz ere (beroaz ezin esan) gozatzeko aukeraz, barau lagun izan baitugu goiz guztian zehar.
Bakarrik joan naiz. @aurbieta-k huts egin dit oraingoan, eguerdirarte ez omen da esnatu, turroi eta txanpainak izerditzeko aukera bikaina alferrik galduaz. Lehengusua berriz Afrikan zehar bidaiatzen ari da. Kasik hobeto, horrela neguko prestaketan egin beharrekoa egiteko aukera izan dut: bihotz taupadei kasu eginaz politi poliki ibili. Txirrindulari ugari zebilen gaur eta kuriosoa da nola gehienak oso astiro doazen, udaberrirako etxeko lanak ongi betetzen. Orduan beste kontu bat izango da.
Sancti Spiritus unibertsitatea, Oñati (www.oinati.org)
Poliki joateak paisaiaz gozatzeko aukera ematen dizu, eta gaurko argi laranja bereziarekin, albotik sartzen den eguzkiari esker, aukera ezin hobea zegoen. San Prudentzioraino errekaren hezetasuna pittin bat sufritu behar, baina hortik aurrera, Bergara bidean, kamara ez edukitzeaz damutu naiz. Amaitzeko, Udalaitz eguzkitan, horren aurretik, Oñatira joatean, oraindik itzalean zegoen Aloña-Aizkorriko mendikate elurtua. Ze polita den Oñati!!! Guztira 55 Km inguru ordu pare batean.
Eguberri on guztioi!!!





