Café Pacifico – Mad Mexican Food in Amsterdam




(4/5)
Amsterdamen pasa genuen bigarren gauean ere trena hartu eta hiriko auzo gorrira habiatu ginen. Hotz zegoen baina ez aurreko gauean beste, -4ºC inguru. Bi gradu epelago bakarrik baina igartzen zen.
Oraingoan nik ez neukan jatetxea aukeratzerik, hala ere nire gustuko aukera egin zuten lagunek, Mexikar bat. Bere izena Café Pacifico eta slogana Mad Mexican Food. Hemen ere aurreko gauean bezala denon artean banatzeko aukera egin genuen eta fajita, burrito, tako eta quesadillak eskatu genituen Corona zerbeza banaz lagunduta.
Janaria bikaina, soberan eta guzti, tratua ere oso ona eta gainera bigarren garagardoa, Negra Modelo oraingoan, dohainik atera zitzaigun. Beraz oraingoa ere jatetxe guztiz gomendagarria. Afariaren prezioa 20€ inguru bakoitzak.





