“El nombre del viento”, Patrick Rothfuss, 2009. Fantástica.

(4/5)

A la posada Roca de Guía llega Cronista, un autor interesado en escribir las biografías de las figuras más importantes de su tiempo, guiado por los rumores que sitúan en la zona a Kvothe, héroe para muchos y villano para otros. Su sorpresa es mayúscula cuando encuentra al ser de leyenda que busca en el dueño de la posada. Kvothe accede a narrarle su historia en tres días. En la primera jornada narra su feliz infancia con su familia (troupe de teatro) y el asesinato de ésta por parte de unas extrañas criaturas, los Chandrian. A partir de entonces, el destino de Kvothe será la venganza.

nvientoLiburu hau gehiegi pentsatu gabe erosi nuen. Aspaldian iparraldeko autoreen nobela beltza besterik ez nuen irakurtzen. Beste asko bezala, uda honetan hondartza guztietan ikusi den Stieg Larssonen trilogiak txunditu ninduen, asko gustatu zitzaidan. Horren ondoren iparraldeko beste autore batzuk irakurri ditut baina ez zaizkit hainbeste gustatu eta azkena txarra zela esan behar. Beraz Eroskin nengoela, desintoxikatzeko edo, guztiz bestelako liburua aukeratu nahi nuen eta hau suertatu zitzaidan parean. Ez nekien beraz ezer ere eta azalean irakurri nuenarekin konformatu nintzan (azaleko irudia oso kutrea dela esan beharra dago).

Institutuan nengoela irakurri nuen The Lord of the Rings, eta ordutik ez naiz genero fantastikora hurbildu. Etxean liburu erosi berriaren aurrean nengoela, damutuko nintzala usten nuen, baina egia esan behar badut gustatu zait liburua. Oso erraz irakurri dut. Baliteke astean zehar hegazkinean pasatu ditudan ordu luzeak ere lagundu izana. Baina ondo idatzita dago, nahiz eta luzea izan, 870 orri ditu, tentsioa ondo mantentzen da liburu osoan zehar. Badu aurrentzako liburu kutsu bat baina hori espero zitekeen zerbait da. Ni ez naiz liburu fantastikoen oso zalea, beraz ez dakit liburu hau guztientzako modukoa den ala generoa gustukoa dutenentzat bakarrik. Niri nobela beltzetik pittin bat aldentzeko balio izan dit, eta agian beste norbaitzuei ere, pixka bat aldatzeko balioko die. Hori nahi izanez gero bentzat.

Azkenik, aipatu behar trilogia bat izango denaren lehen liburua dela, beraz bukatu gabe geratzen da.