films
La guerra de Charlie Wilson – Mike Nichols
Jan 9th
Genre: Political thriller
Director: Mike Nichols
Starring: Tom Hanks, Julia Roberts, Philip Seymour Hoffman




(3.5/5)
Charlie Wilson’s War (2007) is a biographical drama film recounting the true story of U.S. Congressman Charlie Wilson (Dem., TX) who partnered with “bare knuckle attitude” CIA operative Gust Avrakotos to launch Operation Cyclone, a program to organize and support the Afghan mujahideen in their resistance to the Soviet occupation of Afghanistan. The film is adapted from George Crile’s 2003 book Charlie Wilson’s War: The Extraordinary Story of the Largest Covert Operation in History. It was nominated for five Golden Globe Awards, including “Best Motion Picture”, but did not win in any category. Philip Seymour Hoffman was nominated for an Academy Award for “Best Supporting Actor”.
Gaur spinning-eko bizikletan egin behar nituen bi ordutan ez aspertzeko pelikula bat ikusi dut: “Charlie Wilson’s War”. 2007 urteko pelikula bat da eta dirudienez Oscarren inguruan ere ibili omen zen wikipediatik atera dudan sinopsian ikusi dezakezuen moduan. Pelikula ona ote zen galdetu nion @lostinweb20-i baina honek ere ikusi gabe zeukan. Dirudienez ez zuen arrakasta handiegirik izan.
“Benetako” gertaeretan oinarritutako filma omen da. EEBB-ek eta Hollywoodek “benetako” hitzarentzat duten ideiaren barruan noski. Bertan sobietarrek Afganistan inbaditu ondoren EEBB-ek talibanei nola lagundu zieten azaltzen da. Batez ere horretarako egindako mugimendu politikoak erakusten dira. Istorioak ez du falta amerikarren kutsu patriotiko merkerik; politiko ustel, putazale eta alkoholiko bat eroi anonimo bihurtzen du. Bere aurka sobietarren krudelkeria amaiezina eta gerra hotza, amerikar aingeruak deabru errusiarren aurka. Onartu beharra daukat ez daukadala orduko gertaerei buruz iritzi propio bat osatzeko beharrezko informaziorik, beraz pelikulak kontatzen duenari buruz nire dudak ditudala besterik ez dut esango. Horregatik, azpian dagoen drama alde batera utziaz, eta hortaz abstraitu ahal izanez gero, filma ongi dagoela esango nuke. Batez ere komedia bat dirudielako askotan. Barre ere eragin dit.Pertsonaia xelebreen (denak) arteko elkarrizketak oso ondo idatziak daude.
Istorioak “benetako” zerbait mantentzen badu, ez du gobernu amerikarra oso leku onean uzten; txapuzero hutsak bezala agertzen dira, gobernukide ustelak, manipulagarriak eta ezgauzak gehienetan. Sobietarrak Afganistanetik bota ondoren, amerikarrek interes guztia galtzen dutelarik (laguntza guztiak moztuaz). Honela herrialde txikitu bat besterik ez zaie geratzen afganiarrei horrek gaur egungo egoeran duen influentziarekin. Hori bentzat kritikatzen du pelikulak. Dena den, sinesgarritasuna falta zaio.
Berediktua: entretenigarria.
Avatar – James Cameron
Jan 6th
Genre: Action/Adventure/Fantasy 3D
Director: James Cameron
Starring: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver, Stephen Lang y Michelle Rodriguez




(5/5)
“Avatar is the story of an ex-Marine who finds himself thrust into hostilities on an alien planet filled with exotic life forms. As an Avatar, a human mind in an alien body, he finds himself torn between two worlds, in a desperate fight for his own survival and that of the indigenous people. Photorealistic 3D imagery that will transport the audience into the alien world rich with imaginative vistas, creatures and characters.”
Honen aurretik, beste behin bakarrik ikusi dut 3D-ko film bat; duela 20 urte Parisko La Géode zinema esferikoan. Dokumental bat ikusi genuen, teknologia nahiko esperimentala zen oraindik eta egia esan ez ninduen gehiegi harritu. Pentsatzen nuen ordutik hona 3D teknologiak zerbait aurrera egingo zuela, baina atzo ikusi nuena ez nuen espero eta oso gustuko sorpresa izan zen.
Filma luzea da, hiru ordu izateko hamabost bat minutu falta zaizkio, baina ez nuke esango astunegia egiten denik. Ordu erdi gutxiagorekin ere nahikoa luke ala ere. Egia esan 3D irudiek txundituta edukitzen zaitu film guztian zehar, noizean behin betaurrekoak kendu eta jarriaz diferentzia ikusteko.
Istorioari buruz ez dago gehiegi esan beharrik, erabilitako teknologia da film honetan benetan azpimarratu beharrekoa. Teknologia hau ondo esplotatzen dute paisaia ikaragarriak erakutsiz eta baita akziozko zatietan. Mundu alienigena batetan gertatzen den inbasio komertzial baten aurkako borroka kontatzen da. EEBB-ak Pandora izeneko ilargiko baliabideak esplotatzeko, bertakoen gainetik pasatzeko prest daude. Iraken antzera
. Horregatik Na’vi tribuak, bertakoak, beraien mundua salbatzeko gerra egitera behartuta daude. Gerra honetan, lurreko gizaki batzuen laguntza izango dutelarik. Amaiera pozgarriko umeentzako kontu bat. Ez da beste munduko gidoia, baina arreta mantentzea lortzen du.
Kutsu ekologista nabaria du, eta mezu garbia bidaltzen du zentsu honetan. Biolentzia ere ugari, eta hemen mezua ez da horren positiboa nire ustez. Batez ere zenbat aurrek ikusiko duten kontutan izanda.
Laburtuz, teknikoki oso ondo egindako filma eta aukeratutako paisaia eta irudiak izugarri nabarmenak direlarik. 3D-an ikusi beharreko pelikula da dudarik gabe, historiak garrantzi gehiegirik ez duelarik. Hau ote da zineren etorkizuna? Baliteke.
Moon – Duncan Jones
Nov 20th
Director: Duncan Jones
Thriller de ciencia ficción
Protagonizado por Sam Rockwell




(5/5)
“Se relata la historia del astronauta Sam Bell, en un futuro cercano, donde la compañía Lunar industries utiliza la luna para extraer helio 3, principal componente energético para la vida en la tierra. Contratado para esa misión, Bell lleva casi tres años trabajando en la base lunar de la compañía, junto a la única compañía de Gerty, el ordenador de la base (al que le pone voz Kevin Spacey). El contrato de Bell está a punto de finalizar, y en dos semanas podrá volver a la tierra y a su hogar, pero en esas, el astronauta empieza a percibir cambios en su estado que lo inducen a tener un duro accidente que complicará y desencadenará cruciales acontecimientos.”
Ez dut “spolier” bat izan nahi, beraz istorioari buruz ez dut gehiago kontatuko. Atmosfera klaustrofobikoa da nahiz eta espazio irekiak agertu. Gidoiak gertatuko denarekiko zalantzak sortzen dizkizu momenturo eta amaiera igartzea ezinezkoa egiten da. Tentsioa pelikula osoan zehar mantentzen da ez espero dena den biolentzia eta horrelakorik. Gure imajinazioarekin jokatzen du hasieratik amaierara.
Ilargiaren anbientazioa asko gustatu zait, eta nahiz eta baliabide gutxiz egina dagoen ez da batere igartzen. Estazioko ordenagailuak ere harrituko zaituzte. Kritika sozial pixka bat ere egiten dela esango nuke. Azkenik aktore nagusiaren lana ere goraipatzekoa dela esan behar.
Guztiz gomendagarria!!!




